Obabatiko tranbia: Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz. 1989-2001

Obabatiko tranbia: Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz. 1989-2001

by Xabier Zaldua
Obabatiko tranbia: Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz. 1989-2001

Obabatiko tranbia: Zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz. 1989-2001

by Xabier Zaldua

eBook

$5.99 

Available on Compatible NOOK devices, the free NOOK App and in My Digital Library.
WANT A NOOK?  Explore Now

Related collections and offers

LEND ME® See Details

Overview

"Zergatik idatzi dudan liburu hau, zein helbururekin? Nik ere, jende askok bezala, zalantzak ditut literaturaren zergati eta zertarakoez; ez dakit literaturak ezertarako balio duen, bai ala ez. Izan ere, bizio edo grinatzat hartzen dut nik literatura, eta ez erabilgarritasun morala edo politikoa duen zerbait balitz bezala. Eta zertarako bizioak, zertarako grinak (zertarako bekatuak), haietaz hitz egiten ez bada? Irakurtzeak eman dezakeen plazerra zabaldu egiten da irakurritakoa norbaitekin partekatu eta eztabaidatu baldin badaiteke. Bai: maite dut literaturaz hitz egitea, bizioaren bizio hori (metabizio hori). Eta, hein handi batean, hori da liburu hau (hori izan nahi luke): adiskideekin izandako hainbat elkarrizketaren emaitza eta balizko irakurlearekin elkarrizketa berri bati ekiteko saioa". Katedrarik gabeko aulki txiki batetik idatzita dago liburu hau, ez da kritikari profesional batek egina, ez da lan unibertsitarioa, autorea ez da liburuei argazkia atera eta historiaren izozkailuan sailkatzen dituen horietarik. Eztabaidarako oinarri eta, aldi berean, memoria-ariketa izan nahi du liburuak, baina, batez ere, "triunfalismoa" deitzen dugun pozoi horrentzako antidoto egokia. Zazpi begirada ageri dira liburuan -izan zitezkeen gehiago- mende bukaeraren bueltan denon artean ehun dugun euskal letren tapizari azpildurak arakatzeko.

Product Details

ISBN-13: 9788498685756
Publisher: Alberdania
Publication date: 05/05/2020
Sold by: Bookwire
Format: eBook
Pages: 96
File size: 1 MB
Language: Basque

About the Author

ban Zaldua González (Donostia 1966). Historialaria da eta Gasteizen bizi da. Hauek ditu, besteak beste, lanik garrantzitsuenak: Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000), Traizioak (2001), La isla de los antropólogos (2002), Itzalak (2004) eta Etorkizuna (2006ko Euskadi Literatura Saria) ipuin liburuak; Si Sabino viviría (2005) eleberria; Obabatiko tranbia (2002) eta Animalia disekatuak (2005) saiakerak. Gazteentzako eleberri laburrak ere idatzi ditu, hala nola Kea ur gainean (2002) eta Ile luzeen kondaira (2003).
From the B&N Reads Blog

Customer Reviews