Lilurabera

Lilurabera

by Yurre Ugarte
Lilurabera

Lilurabera

by Yurre Ugarte

eBook

$9.99 

Available on Compatible NOOK Devices and the free NOOK Apps.
WANT A NOOK?  Explore Now

Related collections and offers

LEND ME® See Details

Overview

Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen "bizi kondaira literario-musikal"ean. Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. Munduan egoteko eta mundua ulertzeko modu bat. Arteak eta bilaketa estetiko suharrak zorroztutako zentzumenek bizi dituzte ipuinotako pertsonaiak, eta gainera horri esker egiten dute baldintza makurrenetan ere aurrera. Alabari aita nor duen konfesatu behar dion kazetaria, nerabezaroko adiskidearen eraginaz ohartzen den argazkilaria, kultur kudeatzaile bihurtutako iraganeko artista, etxerik gabe geratu den diseinatzaile ohia, pop-ari buruzko tesia aurkeztera doan doktoregaia eta gainerakoak biltzen dituen Yurre Ugarteren ahotsak irakurlea guztiz inplikatuko du, luzarorako.

Product Details

ISBN-13: 9788498686388
Publisher: Alberdania
Publication date: 11/05/2020
Sold by: Bookwire
Format: eBook
Pages: 120
File size: 2 MB
Language: Basque

About the Author

Yurre Ugarte. Tolosan jaioa. Irunen errotu eta bertan bizi da. Gidoigilea da 1991ez geroztik. Literaturan, antzerki-testuak idatzi ditu (Himalaya Blues, 2006; Ezin ihesi, 2007), Gasolindegian narrazio-bilduma (ALBERDANIA, 2010), eta haur eta gazte literatura eta komiki-liburuak ere. 2019an, bere gidoia eta Joseba Larratxeren marrazkiak uztartzen dituen Joana Maiz eleberri grafikoa argitaratu zuen.Ikus-entzunezkoen arloan, luzaroan izan zen fikziozko telesailen sortzaile, gidoilari eta editorea ETB, Tele5, TV3 edota Telemadrid-en produkzioetan. Film laburrak ere idatzi eta zuzendu zituen.
From the B&N Reads Blog

Customer Reviews