Hiruko

Hiruko

by Itxaro Borda
Hiruko

Hiruko

by Itxaro Borda

eBook

$7.99 

Available on Compatible NOOK Devices and the free NOOK Apps.
WANT A NOOK?  Explore Now

Related collections and offers

LEND ME® See Details

Overview

Narrazio hauek euskaldunen eta diogun euskaldunen etsaien gatazka denboraren arteka isilaren aterpetik bermatzen dira. Argi dago bi denbora finkoak gerlan daudela eta ematen du Hiruko hau osatzen duten hiru testuak lubaki abandonatu eta bakartitik idatziak direla: zartailuen eta garaipen deiadar harroen erditik, noizbait izatera heldu litekeen ahots umil eta biluzi. Gurutze Gorriarekiko bandera zuri bat? Agian, gurean, gureari eta gure bortizkeriak kutsatzear dituen gure hitzekin gogoetatzeko ildoaren irekitzea. Herriak bizi behar du istorioan zehar, askapen borrokaren mistikak nola gazte bat sura daraman ikusten da. Ipuin baten gisa irakur daitekeen Harpe ilunetik ateratzeko saio laburrean, batzuetan dudazkoa den euskaldunon legearekiko egin-moldearen anbiguotasuna ikertzen da. Elpides antzerki giroko testuan, hondarrik, gerla handi eta gerla txikiekiko sofista solas ironiko-sarkastikoa hedatzen da, gaiarekiko premiazkoa genukeen irri-karkara erraldoi. Nazionalismoak sorraraz dezakeen izpiritu-hertsatze ekintzaren aipatzeko beraz, autoreak hiru forma literario baliatzen ditu: narrazioa, saioa eta antzerkia. Irakurleak testu hauetan, gainera, liburuetan kausitzea gustatzen zaion harremanen biolentzia, sexua, biziaren huts zein bakuntasuna eta umorea atzeman ditzake besteak beste. Zergatik ez gaiztakeria politiko apur bat, halaber, ohituraz jadanik, lo zurrungaz dagoen geure baitako piztia ideologikoa akuilu xixtaz iratzarrarazteko bezala.

Product Details

ISBN-13: 9788498685671
Publisher: Alberdania
Publication date: 05/05/2020
Sold by: Bookwire
Format: eBook
Pages: 168
File size: 1 MB
Language: Basque

About the Author

Itxaro Borda (1959). Oragarre herrikoa da, Baionan sortu bazen ere, eta Lapurdiko hiriburuan bizi da gaur egun, Paris eta Maulen bizi ondoren. Historia Garaikidean lizentziatua da, eta bere lehen poema 1974an Herria aldizkarian argitaratu zuenetik, olerkiak, saioak, antzerkia, nobelak, artikuluak eta kanta hitzak idatzi ditu. Bereak dira, besteak beste, Bizitza nola badoan eta Zure hatzaren ez galtzeko (poesia-liburuak, 1984 eta 2014 hurrenez hurren), % 100 Basque (Euskadi Saria), Ezer gabe hobe eta Boga boga (nobelak, 2002, 2009 eta 2012) eta Hiruko (narrazioak, 2003).
From the B&N Reads Blog

Customer Reviews