Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria

Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria

by Alex Gurrutxaga
Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria

Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria

by Alex Gurrutxaga

eBook

$12.99 

Available on Compatible NOOK Devices and the free NOOK Apps.
WANT A NOOK?  Explore Now

Related collections and offers

LEND ME® See Details

Overview

Liburu hau gonbita bat da Xabier Leteren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzeko. Xabierren poemak irakurtzeko edo berrirakurtzeko gonbita. Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzen dituela uste duenak ezagutzen ez zuen informazio asko eta sorpresa ugari jasoko du, eta Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa gutxiago ezagutzen dituenak, aldiz, bertan bilatuko du euskal olerkigintzaren mugarri argienetako baten ibilbide publiko zein pribatuagora hurbiltzeko zurubia. Kasu batean zein bestean, olerkari bakan baten lan poetikoari buruzko goi mailako saiakera bat gozatuz. Horixe baita, batez ere, Alex Gurrutxagaren saiakera: joria eta bizia, gozatuz eta gehiagoren egarriz irakurtzen dena. Begiak eta adimena katibatzen dituena. Liburu hau gonbita bat da autore gazte baten lehen lanaren maila heldua ezagutzeko, haren jakituria eta informazioaz harritzeko, haren hizkera efikaza gozatzeko. Ohiko prosa akademikotik urrun, eskuetan duzun liburuak garbi uzten du posible dela saiakera jaztea tonu grisetik haragoko bizipozezko koloreekin. Liburu hau opari bat ere bada, Xabier Lete eta haren poesia maite ditugunontzat bezala Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat.

Product Details

ISBN-13: 9788498686234
Publisher: Alberdania
Publication date: 06/22/2020
Sold by: Bookwire
Format: eBook
Pages: 262
File size: 4 MB
Language: Basque

About the Author

Alex Gurrutxaga (Zarautz, 1988). Doktore da euskal literaturan, eta Xabier Leteren obraren gainean egin du tesia, EHUn: Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa bat (2020). Aurretik, 2013-2016 bitartean, Xabier Leteren Funtsa aztertu zuen. 2016az geroztik, EHUn dabil irakasle. Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeko kidea da, eta hainbat argital-pen ditu poesiaren azterketaren esparruan. Literatura kritikari gisa, han eta hemen kolaboratu du, hala hitzaldi-solasaldi formatuan nola artikuluen bidez (Berria, Euskadi Irratia, Info7, Erlea, Caravansari, eta abar).
From the B&N Reads Blog

Customer Reviews